Infantil mailako gimnastak ere ederki lehian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 21a

LOKEko infantil mailako gimnastek Eskolarteko B mailako txapelketa izan zuten lehengo igandean Oiartzunen.

Bai bakarkak baita taldean ere LOKEko gimnastek uztaiarekin egin behar izan zuten lan.

Infantil taldeak 4, postua lortu zuen eta bakarkako saioan, berriz,  Naroa Sanz gaztetxoak 8. postua eskuratu zuen.

Pozik agertu dira LOKEko entrenatzaileak gaztetxoek egindako lanarekin.