II. Ogi-Berri Migel Soroa txapelketa urtarrilaren 18an hasi zen arren, otsailaren 1ean jokatu zuen Arteaga-Erostarbe bikoteak sailkapeneko partida Olano eta Sanchezen aurka. Lan ederra egin behar izan zuten bikoteak partida irabazteko, 19-22.
Hau gaindituta, hiruko ligaxka bat jokatzen ari da bikotea. Otsailaren 15ean, larunbatean Altuna eta Sarasaren aurkako norgehiagoka izan zuten. Ikuskizun handia sortu zuen partida honek, honetan Jokin Altuna eta Axier Arteaga aurrez aurre zeudelako. Baina Altuna eta Sarasaren jokoa hobea izan zen eta 8-22 galdu zuten Arteaga eta Erostarbek.
Juan Mari Arteaga entrenatzaile eta Axierren aitak aipatu digunez, “Axier ongi dago, maila onean. Baina bikoteari zortea falta izan zitzaion lehengoan. Egun txarra izan zuten eta aurkaria ere oso ona zen”.
Eta martxoaren 1ean berebiziko partida jokatuko dutela aipatu digu Juan Marik, “Irabaziz gero aukera handiak daude klasifikatzeko eta final erdietan egoteko”.
GRAVN
Era berean, Axier Arteaga Gipuzkoako selekzioarekin probak egiten ari dela ere aurreratu digu. Aukeratua izanez gero, GRAVN lehiatuko du Axierrek. Honetan Errioxa, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta lehenengoz Iparraldeko pilotarien aurka borrokatuko li-tzateke.