Zerga ordaintzeko epea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 21a

2013ko 3. lauhilabeteko ura eta estolderia tasa ordaintzeko epea martxoaren 17ra bitartean izango dela adierazi du udalak.

Zergak helbideratu gabe dituzten zergadunen ordainketa gutunak otsailaren lehenengo hamabostaldian bidali dira. Jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko hirugarren solairuko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943 376 187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero. Ordainketa Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita www.lasarte-oria.org orrian ere, tramiteak on line-nere ordainketa on line atalean.

Helbideratutako erreziboen kasuan, ordaindu beharreko kuota borondatezko epearen azken egunean kargatuko da zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da,  martxoaren 17an. Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.