Euskal Inauterietarako azken entsegua

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 21a

Euskal Inauterietako konpartsak Inauteri igandean dantza egiteko entseguak egin ditu otsailean zehar.

Hauek irekiak dira eta parte hartu nahi duten herritar guztiak joan daitezke. Antolatzaileek gogoratzen dute datorren asteartean, 25ean izango dela azkenekoa. Zumaburu-Sasoeta ikastetxeko Sasoetako gimnasioan 20:00etatik 21:30era izango da.