Bi talde egingo dira eta horrela astelehenean 18:00etatik 20:00etara edo ostiralean 18:00etatik 20:00etara egin ahal izango da. HHI-EPA-ko sukaldean izango da eta honetan barazkien sukaldatzea, algen prestaketa eta sobratutako jakiak berrerabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek besteak beste.
Gaurtik izena eman daiteke Ttakuneko bulegoan eta datorren ostirala arte izango da aukera. Ikastaroarengatik 22 euro ordainduko dituzte Ttakuneko bazkideek eta 25 euro ez direnek.