Lan istripua OIa kalean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 20a

Langile bat zauritu da gaur Lasarte-Oriako Ola kalean estolderian lanean ari zela. 12:30ak aldera leherketa txiki bat izan da Ola kalean lurrazpitik doan kolektorean lanean ari ziren bitartean. Oraindik arriskua dago bertan metatuta dagoen metanoarengatik. Eta beraz, suhiltzaileak lanean ari diren bitartean kalean itxita egongo da 4 eta 12 zenbakien artean.

Ola kalean ikusmira handia sortu da eguerdian, estolderiak lanak egiten ari zen pertsona bat zauritu baita.

Auzotarrek aipatu dutenez, eztanda bat entzun da eta laguntzera hurbildu diren lehen pertsonak ondoan dagoen Aldaz H.K.-ko langileak izan dira.

Suhiltzaileak, ertzaintza, udaltzaingoak eta bi anbulantzia hurbildu dira Ola kalera. Langilearen egoera aztertu eta anbulantzia batean sartu dute. Udaltzainek aipatu digutenez, langileak erredurak ditu.

Suhiltzaileak eta ertzaintza gertakizunaren zergatia aztertzen ari dira. Udaletik zabaldu dute lurrazpitik doan kolektorean lanean ari zirela gertatu dela ezbeharra. Oraindik arriskua dago bertan metatuta dagoen metanoarengatik. Eta suhiltzaileak lanean ari diren bitartean kalean itxita egongo da 4 eta 12 zenbakien artean.