Lasarte-Oriako bikotea lehenengo postuan da sailkapen orokorrean 400 punturekin. Orain arteko lau probatan garaipena eskuratu dute eta horri esker Espainiako jubenil txapelketarako gonbitea lortu dute.
Aipatu behar da Iraitz eta Enarak bigarren denborarik onena egin zutela lehenengo jaitsieran eta hirugarren denbora onena bigarrenean. Federaziotik bikoteak erakusten duen sinkronizazio ona azpimarratzen dute eta bi kirolariek duten konfiantza ere aipagarria iruditzen zaie "halako kirol batean funtsezkoa den ezaugarria".