Inauterietan musikaz beteko da Lasarte-Oria. Emakumeen Zentroa, Larramendi, Tekilak, A carcajadas, Nahaste borraste, Intzak, Zakilibeldur, Elkar, Jalgune, Ttakun eta Zabaleta Auzolan konpartsek Udalarekin elkarlanean egitarau ederra antolatu dute martxoaren 1 eta 2an herria dantzan jartzeko.
Tasio Arrizabalaga, Gazteria, Festak eta Kirola batzorde buruak konpartsekin batera gaur aurkeztu du Inauteri asteburuko egitaraua.
Martxoaren 1ean, musikaren eta konpartsen eguna izango da. “Gero eta indar handiagoa hartzen ari den eguna da hau. Inoiz baina konpartsa gehiagok hartuko dute parte aurtengoan, hamaikak hain zuzen”.
Martxoaren 2an berriz, Lasarte-Oriako kaleetara Euskal Inauteria helduko da, Ttakun Kultur Elkartearen eskutik.
Esfortzua eta baliabideak
Zinegotziak konpartsen parte hartze eta inplikazioa eskertu nahi izan du. Izan ere, konpartsa gehienak irailetik lanean baitaude.
Honetaz gain, Udalak festa hau indartzeko esfortzu berezi egin duela adierazi du “diru-laguntzen zenbatekoa aurten 12.000 eurotakoa izango da, eta festa antolatzeko 11.000 euro inguru bideratuko dira”.
Eta konpartsei ere baliabide tekniko eta material gehiago eskaini zaizkiela azpimarratu du, “adibidez, beharra duten konpartsek udalaren biltegi batean karrozak muntatzeko aukera izango dute.”
Kaleak girotu
Era berean, Gazteria, Festak eta Kirola batzorde buruak herritarrak mozorrotzera, kalera atera eta festan parte hartzera animatu nahi izan ditu
Herriko kaleak egun hauetan zehar kolorez janztea ere du helburu Udalak, eta horretarako, “herritar guztiei haien balkoi eta leihoak koloretako oihalez eta globoz janzteko deialdia ere luzatu nahi diegu“.
Egitaraua
Martxoak 01, larunbata
12:00etan, Konpartsen aurkezpena, Okendo plazan.
12:00ean, txaranga herriko kaleak girotzen.
13:00etan, Sagardotegi Ibiltaria, Okendo plazan.
13:00etan, Poteoa tabernetan, Aterpea elkartearen eskutik.
14:30ean, Konpartsen bazkaria. Eguraldi ona egitekotan, Okendo plazan.
16:30ean, Konpartsen bilkura eta txokolatada Zabaleta Auzolan elkartearen eskutik.
17:00etan, Konpartsen desfilea. Okendo plaza, Kale Nagusia, Ola kalea, Zumaburu kalea; Zumaburuko eliza paretik Kale Nagusira; Tajamar errotonda, Pablo Mutiozabal, Geltoki kalea.
19:00etan, Desfilearen amaiera, Okendo plazan.
Ondoren, Gazte Klubak "Bingoa" egingo du Okendo plazan eta Dinbi-Banda batukada herriko kaleetan zehar ibilko da.
23:00etatik aurrera, Abiba diskojaia, Okendo plazan.
Martxoak 02, igandea
12:00etan, Euskal Inauteriak konpartsak hainbat ekintza burutuko ditu Okendo plazan
12:45ean, Konpartsak erdigunean dantzatuko du.
17:30ean, Euskal Inauteriak konpartsaren arratsaldeko saioa: Okendo plaza, Kale Nagusia, Zumaburuko errotondan buelta eman eta Kale Nagusiatik Tajamar errotondaraino, Hipodromo etorbidetik jeitsi eta Okendo Plazan bukatu.
19:00etan, dantza eta har-tza erretzea, Okendo plazan.