Kontzertua tango batekin hasi zuten. Lesli Searle autorearen Evening shadows jo zuten lehenik. Jarraian Wolfgang Amadeus Mozarten serenata bat interpretatu zuten Elias Goikouriaren zuzendaritzapean. Vivaldi, Ellington, Guridi, Tizol eta Derbenkoren piezak ere jo zituzten, J.A. Mercero herritarrak edota Goikouriak berak akordeoientzat bereziki moldatuak batzuk. Berez estilo guztietako piezak jotzen dituzte: jazza, zarzuela, euskal musika... Atzo baina, musika klasikoaren moldaketak nabarmendu ziren beste guztien gainetik. Denera dozenaka ikusle batu ziren San Pedro parrokian eta 2012an sortu zen Suberri akordeoi orkestrak kalitate handiko kontzertua eman zuen herritarren aurrean.