Bueltaka haur antzerkia bihar

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 14a

Haurrentzako antzerki emanaldia izango da bihar 18:00etatik aurrera Manuel Lekuona kultur-etxean. Behibi’s taldearen “Bueltaka” euskarazko lanaz gozatu ahal izango dute herritarrek.

Istorioko protagonistek porrot ugari jaso dituzte eta askotan aurkitu dira ihes egin beharrean. Beren lurretan petrolioa aurkitzen dutenean kanporatu egiten dituzte, hiri handi batera doaz eta kontsumismoak eta zorrek sosik gabe uzten dituzte... Baina, azkenerako, garaipen txiki bat lortuko dute, eta bizitza berri baten hasiera izango da.

Behibi’s konpainia

Behibi’s 1992an sortutako antzerki konpainia da. Kon-tsumoaren inguruko kanpainak egin ohi dituzte, zenbait Udalekin harremanetan, eta hainbat jaialdi eta antzerki azokatan parte hartu dute. Urte luzez soilik haurrentzako emanaldiak egin ostean, helduei zuzendutako antzerkia egiten hasi ziren iaz, “No es fácil” saioarekin. Larunbaterako sarreren prezioa 3 eurokoa izango da leihatilan, eta 2,70 eurokoa www.lasarteoriasarean.eu webgunean aurrez erosiz gero.