LOKEko gimnastak ederki lehen txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 14a

LOKEko gimnasta taldeak larunbatean hasi zuen txapelketa denboraldia.

LOKEko gimnasta taldeak larunbatean hasi zuen txapelketa denboraldia. Bergarako Labegaraieta kiroldegian eskolarteko A eta B maila eta amateur mailako txapelketa izan zen eta oso pozik agertu dira lortutako emaitzekin. Honetan Aizpea Arroyo seniorrak lehen postua lortu zuen uztaiarekin egindako lanean.  Ainara Apezteguia jubenilak, berriz, bederatzigarren postuan amaitu zuen lehiaketa. “Ainara ez dago momentu onean, azken asteetan gaixo izan da eta bizkarrean ere min dauka”. Kadete B mailako taldeak sokekin erakustaldi polita egin eta hirugarren postua eskuratu zuen. Jubenil A taldeak borrekin lan egin ostean, zazpigarren postuan amaitu zuen. Beste jardunaldi bat lehiatu behar dute LOKEko gimnastek finalerako sailkapena ziurtatzeko. Lehen saio honetako postuak mantenduz gero, guztiek txartela eskurako lukete.