Asteburuan Gipuzkoako absolutu mailako txapelketa jokatu zen Donostian. LOKEko atletek emaitza oso onak lortu zituzten: bi urrezko domina, zilarrezko bat eta bi brontzeko. Guztien artean aipatzekoa da Itoitz Rodriguez gazteak 400 m. lasterketan lortutako garaipena.
Itoitz 400 m. lasterketako irabazlea izan zen 49.12 denborarekin. Marka honi esker, Euskadiko jubenil mailako errekorra hautsi zuen, baita duela hamabost egun egindako Gipuzkoako jubenil eta junior mailako marka ere. Oskar Goikoetxea entrena-tzaileak azaldu digunez, marka oso garrantzitsua da, izan ere, “Espainiako historiako 7. marka hoberena da” .
Eneritz Bustok altuera proban lehenengo postua eskuratu zuen; Jon Altuna bigarren izan zen 800 m. lasterketan; Yeray Veronizek 60 m. lasterketan bere marka hobetu eta hirugarren postua eskuratu eta Ane Galardik ere jauzi hirukoitzean brontzezko domina lortu zuen. Aste honetan Euskadiko txapelketan izango dira guztiak eta markak hobetzen jarraitzea espero dute. Helburua Espainiako junior eta jubenil txapelketetarako prest egotea dela onartu digu entrenatzaileak.
Espainiako txapelketa
Bestalde, Gaizka Ormazabal gazteak Espainiako Promesa txapelketan parte hartu zuen. 200 metro lasterketan eta 60 m. hesi-lasterketan Antequeran. Lan ona egin zuen Lasarte-Oriako gazteak, baina “kalearekin ez zuen zorterik izan eta ezin izan zituen marka hobetu” aipatu digu LOKEko entrenatzaileak.