Amaraun Ludotekan Inauteriak prestatzeko ekintzak hasiko dira. 4-8 urtekoen mozorroa Bonberenea Txaranga izango da. Hau prestatzeko otsailaren 19an eta 26an, 17:45ak eta 19:30ak bitartean elkartuko dira haur eta gurasoak. Otsailaren 22an, 2-8 urtekoentzat makilaje ikastaroa egingo da, 11:00etatik 12:30ak arte. Haurrak heldu batekin joan beharko dira ikastarora. Honetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da otsailaren 19a bitartean. Bestalde, martxoaren 4ean, 11:00etatik aurrera, 4-8 urtekoek mozorro festa berezia dute. Haurrek 2 euro eta egunkariak eraman beharko dituzte. Honetaz gozatzeko aurrez izena eman behar dute.