Muntteri-AEK euskaltegiak Udalaren laguntzaz herriko langabetuentzako euskara ikastaroa antolatu du. Ikastaro trinkoa izango da martxoaren 3tik apirilaren 10era. Egunean 4 orduko saioak izango dira eta 100 ordu osatuko dira. Euskara maila ezagutzeko proba bat egingo da. Ikastaroak 10 euro balio ditu. Izena eman edo informazio gehiagorako Muntteri-AEK-ra gerturatu behar da.