Ostegunean, 19:00etan, Manuel Lekuonan iazko ekainean hasitako Tximistarreta parkeko parte-hartze proiektuaren emaitzak eta erakusketa aurkeztuko dira. Ekimen honen bitartez herritarrek parkearen diseinuaren garapen urbanistikoan parte hartzeko aukera izan dute.
Aurkezpenean, udalak egindako lana erakusten duen bideo bat erakutsiko du eta behin betiko proiektuaren maketa bat ikusgai izango da. Tximistarretari forma ematen lagundu duten herritarrentzat zein gerturatzen direnentzat luntx-a ere eskainiko da.
Udaletik adierazi dutenez, herritarrek egindako lana azken hilabete hauetan Udaletxeko bulego teknikoaren eskuetan egon da eta oraintxe proiektuaren zati bat exekuzio fasean aurkitzen da. Besteak beste, zenbait zuhaitz eta pikenik mahaiak ipini dira dagoeneko.