Hilabeteko bigarren asteartea izaki ohiko udalbatzarra da gaur 18:30ean. Honetan udala osatzen duten alderdiek hainbat gai eztabaidatu eta bozkatu beharko dituzte. Besteak beste, Udalean ospatuko diren ezkontza zibilen ordenantza bozkatuko dute, Lasarte-Orian babes publikoko etxebizitzen erregimena arautzeko ordenantza indargabetu eta udaleko etxebizitza eskatzaileen erregistroa Etxebiden bildu arte erregimen iragankorra onartzea eta beste hainbat mozioen aurrean erabaki beharko dute. “Euskal Herriko Lagunak Mendebaldeko Saharakoekin bat“ taldeak mozioa aurkeztu du, EAJk ere Arrapide ibilbidearen ingurukoa azalduko du eta Bilduk, sakabanaketa eta espetxe politikarekin amaitzeko eskaera luzatuko du beste mozio baten bitartez. Azken puntuan, galderak eta erreguen txanda izango da. Ohi bezala, udalbatzarra irekia da eta herritarrak bertaratu daitezke.