Tanto luzeak izan dira batik bat, aurrean eta atzean joko orekatua erakutsi dute Intzako pilotariek eta arerioa baino gehiago direla erakutsi dute. Jokatutako lau partidetatik hiru irabazita finalaurrekoetan sartzeko aukera badutela uste du Solano prestatzaileak.
"Helburua herriarteko txapelketa prestatzea da, sasoian iritsi nahi dugu maiatza aldera", adierazi du Solanok.
Seniorrak aukerekin
Senior mailako bikotea ere Udaberri txapelketa jokatzen ari da. Partida bat irabazi du eta bestean arerioa ez zen agertu. Aste honetan ez du partidatik jokatuko. Finalerdietara sailkatzea dute helburu.
Trinkete txapelketa
Bestalde, jubenilak binakako trinkete txapelketa ari dira jokatzen. Bi partida jokatu ostean, sailkapeneko bigarren postuan kokatuta dago herriko bikotea.
Solanok jakitera eman digunez, hainbat taldek lehiaketa utzi dute eta ondorioz ez da partida gehiagorik izango: “txapelketa eskasa geratu da”, adierazi digu Intzako entrenatzaileak.
Ondorioz, finalerdietan da jubenilen bikotea. Hernaniren aurka lehiatu beharko du finalerako txartela. Oraindik zehaztu gabe dago eguna eta ordua.