Fernandez eskiatzaileak denboraldiko lehen proba du

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 7a

Asteburu honetan, Enara Fernandez lasarteoriatarrak itsuei zuzendutako kirol egokituko eski denboraldiari hasiera emango dio.

Asteburu honetan, Enara Fernandez lasarteoriatarrak itsuei zuzendutako kirol egokituko eski denboraldiari hasiera emango dio, Madrilen. Xanadu eski pistan FEDC I. Kopa lehiatuko da eta Enara bertan izango da lehian. Hurrengo astean, berriz, Lasarte-Oriako gaztea Astunen izango da Euskadiko txapelketan. Bi proba hauek irabaziz gero, Espainiako txapelketarako txartela eskuratuko luke Enarak.
Honetaz gain, kirolariaren senitartekoek jakin arazi digutenez, Gipuzkoako federazioak Enara etorkizuneko kirolari izendatu du. Honen bitartez, diru-laguntza izango du bere kirol jardunean jarraitzeko.