Gimnastak txapelketetarako prest

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 7a

Bihar LOKEko gimnastek txapelketa denboraldiari hasiera emango diote Bergaran. Araudi berria ezarri dute aurten eta honetara ohitu behar izan dira hilabete gutxi batzuetan. Kadete taldea eta senior banakakoa bertan izango dira ziur, baina kolokan dago jubenilen partehartzea.

LOKEko gimnastak larunbata honetan hasiko dira lehian. Irailean hasi ziren lanean igandean Hernanin ikusi ahal izan zen bezala, emanaldi berriak prestatu dituzte taldeka, zein bakarka lehiatzen diren neskek.

Bergarako Labegaraieta kiroldegian 11:50etatik aurrera, kadete eta senior mailan lehiatuko dira. Kadete mailako taldea Gabi Parga, Nora Fabian, Alazne Gonzalez, Nerea Ruiz eta Haizea Gomez-ek osatutuko dute aurten. Lehenengo txapelketa honetan sokarekin egingo dute lan Aizpea Gomez seniorrak berriz, uztaiarekin egingo du lan. 

“Berez, jubenil mailako talde eta bakarkakoak ere parte hartu beharko luke, baina Ainara Apeztegia gaixo egon da eta ez dakigu larunbaterako osatua egongo den,” aipatu digu Maite Rueda entrenatzaileak.
Osatuz gero Ainara Apeztegiak bakarka eta taldean Aizpea Arroyo, Ane Loyarte eta Ariadna Aguadoren batera borrekin egin beharko dute lan. LOKEko entrenatzaileak azaldu digunez, aurten araudi aldaketa dute eta ez dakite ziur honek lehiaketan zein eragin izango duen. Hala ere, kadete taldeak eta batez ere, Aizpea Gomezek lan ona egitea espero dute.