Elkarbizitzaren osasuna aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 7a

BAI plataformak antolatutako I. Topaketen saioa berria izan zen bart, Ganbo Iturri elkartean. Patxi Meabe elkarbizitzaren osasun demokratikoaz eta ezarri behar den zoru etikoaz mintzo zen. Amaieran solasaldi ederra izan zuen hitzaldira hurbildu ziren herritarrekin. Bestalde, hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da, Zaborren kudeaketaz. Jose Mari Puldain, Natxo Izeta eta Carlos Ormazabalek ikuspegi desberdinak azalduko dituzte. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, saio honen hasiera orduan aldaketa bat dago, 10:30ean hasi beharrean 10:00etan izango da.