Biyak Bat elkarteak Granada, Kordoba eta Sevillara bidaia antolatu du. Maiatzaren 26a eta ekainaren 4a bitartean izango da txangoa. Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, Lasarte-Oriatik Zaragozara autobusez egingo da bidaia eta Zaragozatik Sevillara, berriz, AVE-an. Izena ematea ireki da. Informazio gehiago eskuratu nahi duten herritarrek elkarteko bulegora hurbiltzea besterik ez dute, astelehenetik ostiralera, 10:30tik 12:30ra.