Lanpostuen pribatizazioaren aurka ekimena

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 3a

Gaur arratsaldean Osasun zentroko garbiketa zerbitzuaren pribatizazioa salatzeko elkarretaratzea egin dute Lasarte-Oriako osasun zentroan.

Hainbat herritar eta eragilek bat egin dute "Osasun publikoaren pribatizazioari eta prekarietateari ez!" lemapean egin den ekimenarekin.

Salaketa moduan ordu erdiko elkarretatzea egin dute Osasun zentroaren aurrean eta ekimenari amaiera emateko Osasun zentro barrutik paseo bat eman dute hurbildutako herritarrek.

Osasun zentroko garbiketa zerbitzua pribatizatu dute eta garbiketa lanean zegoen pertsonak postua galdu du. Gaurtik aurrera Garbialdi enpresak eramango du zerbitzua.