Euskal Inauterietarako entseguak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 3a

Euskal Inauterietako konpartsak martxoaren 2an, Inauteri igandean dantza egiteko entseguak egingo ditu otsailean zehar. Hauek irekiak dira eta parte hartu nahi duten herritar guztiak joan ahal izango dira. 
Entseguak bihar hasiko dira eta hilabeteko astearteetan izango dira, hau da, otsailak 4, 11, 18 eta 25, Zumaburu-Sasoeta ikastetxeko Sasoetako gimnasioan. Saio guztiak 20:00etatik 21:30era egingo dira.