Atarrabian esperientzia trukea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 3a

Lasarte-Orian Errege Magoen kabalgata antolatzen duen MeGaBa elkarteko kideek Nafarroako Atarrabia herrian lan bera egiten duten lagunekin topaketa egin zuten. Bertan kabalgata gauzatzen duten lana ezagutzeko aukera izan zuten eta azaldu moduan, “2015eko kabalgata antolatzeko ideia askorekin bueltatu gara”. Hala ere Lasarte-Oriako elkarteak halako ekimen bat antolatzeko jende gehiago behar duela azaltzen du eta horregatik herritarrak animatzen dituzte honetan parte hartzera. “Karrozarekin zein jantziekin lagunduko digun jendea behar dugu”. 

Egun 20 bazkide inguru dira elkartean eta berriak ongietorriak izango direla diote horretarako www.megaba.es weban formulario bat bete edota 649 513102 telefonora deitu behar da. Urtean 10 euroko kuota ordaintzen dute.