Antzerki arina izan zen, Sauna batean girotuta, hainbat emakumeren arteko elkarrizketa dibertigarriak entzun eta ikusteko aukera izan zen. Gaiak askotarikoak: sexua, osasuna, moda, zahartzaroa, amatasuna, gizonak... Umore ukituarekin jorratuta betiere. Tarteka, musika eta koreografiekin jantzi zuten "Sauna deluxe" izeneko antzerkia. Ikusleek ilunabar polita igaro zuten barre algaraka eta amaieran txalo-zaparrada luzea jo zieten. Antzerki amateurraren girako girako bigarren zita datorren larunbatean izango da, Orratz antzerki taldeak Kale Gorrian emanaldia eskainiko du. Oraingo honetan, Lezotik etorriko dira Lasarte-Oriara, Kukuka dantza eta antzerki eskolak gomendatuta. Sarrerak, internet bidez, 3 eurotako prezioa izango du; leihatilan, 5 euro ordaindu beharko dira.