Senior mailako Euskal Liga partida bihar

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 31

Bihar arratsaldean, Zarautz-Eibar Euskal Ligako errugbi partidaz gozatzeko aukera izango da Michelin kirol gunean. Errugbi jaialdiari hasiera emateko, Bel-tzak Ostadar Jalai eskolako eskolarteko infantil taldeak Hernaniren aurka partida jokatuko du.

Errugbi jardunaldi berezia izango da bihar Kirol gunean. Zarautz taldeko II. mailako taldeak Euskal Ligako partida jokatuko baitu bertan, 17:15etatik aurrera. Baina partida hau baino lehen, 16:15ean, Beltzak Ostadar Jalai-Hernani eskolarteko infantil mailako partida jokatuko da.

Beltzak Ostadar taldeak Zarautz Errugbi taldearekin duen hitzarmenari esker, maila honetako partidaz gozatu ahal-ko da Lasarte-Orian. Gainera, talde honetan Lasarte-Oriako Beltzak taldean ibilitako sei jokalari daude. 

Aurkaria Eibar izango da eta lehia interesgarria izango da, asteburu honetan 0-5 irabazi baitzion Eibarrek Ohorezko B  mailako  partidan. 
Beltzak Ostadar taldeko kideek herritarrak gonbidatu nahi dituzte kirol gunera hurbildu eta Zarauzko taldea eta bertan jolasten ari diren herritarrak animatzera.
Hernanik garaitu
Bestalde, Kadete mailako taldeak, lehengo larunbatean Hernaniren aurka galdu zuen. Beltzak taldeko lagunek aipatu digutenez, nahiz eta euria eta lokatza izan, partida ederra izan zen. “Jokoan nagusi izan zen Hernani, baina gure mutilak mele eta aurrekaldeko jokoan ederki ibili ziren”. Hernanik 9. minutuan lortu zuen Beltzak Osatadar Gure etxearen marra lehenik gainditzea. Ordura arte, gazteek ongi moztu zituzten hernaniarren ahaleginak. Baina aurrelarien kalitatea defentsa baino hobeagoa zen eta atsedenaldian 0-26 zegoen markagailuan. Bigarren zatian, Asier Albiteren eskutik Hernaniren marra gainditu zuten. Azken emaitza 5-33 izan zen. 

Beste mailak ere lehian
Eskolako txikiek ere partidak eta topaketa izan zituzten. Michelin kirol gunean eskolen topaketa izan zen. Gasteizeko Gaztedi, Iruñeako La Unica, Ordizia eta Irun taldeeko eskolako gaztetxoak izan ziren herrian. Plakajeak, entseguak, paseak, meleak... denetarik izan zen jokatu zituzten partidetan. Gasteizen, aldiz, infantil mailako taldeek Gaztedi taldearen aurka jokatu zuten. Infantil federatuak ligako liderrarena aurka galdu zuten, eta eskolartekoek haien partida irabazi zuten.

Epailea
Beltzak Ostadar eskolako kideek jakitea eman dutenez, Oier Arroyo gazteak lehenengoz egin zituen epaile lanak igandeko topaketan. “Eskolatik atera den lehen epailea da”.