Igandean, Idiazabalgo herri krosa burutu zen. 600 korrikalari izan ziren bertan eta horien artean, lasarteoriatar bat izan zen podiumean, Raul Gomez Margallo bigarren izan baitzen.
Eguraldia lagun, korrikalariek ez zuten arazorik izan lasterketako 10 kilometroak egiteko. Gainera, aurtengo krosa berezia izan zen, Ampo empresaren 50. urteurrena ospatzeko, korrikalariak enpresa barrutik pasa zirelako. Azkenean, Beñat Arnaiz arrasatearra nagusitu zen eta segundu batzuetara, Raul Gomezek igaro zuen helmuga.