Kopletan trebatzen

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 31

Ane Labaka herriko bertsolaria Muntteri-AEK-ko ikasleekin izan zen astelehenean. Santa Ageda bezpera eta eskea aitzaki, koplen inguruan aritu zen euskara ikasleekin. Besteak beste, herriaren arabera egun desberdinetan kopla kantuan ateratzen direla azaldu zuen, batzuk Santa Ageda bezperan, batzuk Eguberrietan, besteak Inauterietan... Era berean, koplak  duen umore puntua azpimarratu eta hau nola eraiki erakutsi zien, silaba kopurua, errimak nola landu eta hainbat doinu ere entzun ahal izan ziren Muntteri-AEK euskategian.