Eskola materiala Guatemalara

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 31

Eskolako materiala jaso eta Guatemalako "Fe y Alegría" egitasmorako eman zuen Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako herriko gobernuz kanpoko erakundeak. 
6.000 liburu inguru bidaliko dira Guatemalako zonalde behartsuenetako batera. Brigitarren laguntza izan du taldeak bilketa hau egiteko, izan ere, bere egoitzan jaso da material guztia. Elkartasun taldeak adierazi duenez, 2013an 5 urte azpikoak ziren 106 haur hil dira desnutrizio kronikoagatik Guatemalako zonalde honetan eta maren indarkeria pairatzen duen zonaldea da.