Santa Ageda bezperako kantuak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 31

Ohiturei eusteko asmoz, otsailaren 4ean, Santa Eskean aterako dira hainbat talde Lasarte-Orian. Erketz eta Erketz-eko lagunak Zumaburu ikastetxetik aterako dira arratsaldeko 18:30ean eta herriko, zein inguruko baserrietan eskea egingo dute. Hau prestatzeko otsailaren 3an, astelehena, entsegua egingo du taldeak 20:00etan Zumaburu ikastetxeko lokalean.
Zabaleta Auzoko lagunak, berriz, 18:00etan aterako dira auzo eta inguruko baserrietan oles egitera. Ostean, Goiegi jatetxean afalduko dute.