Iñigo Altuna Bazpi txirrindularitza eskolako gaztea lehengo igandean, urtarrilaren 19an, Gipuzkoako selekzioarekin Frantziako Laplume herrixkan antolatutako ziklo-kros lasterketan izan zen lehian.
Kadete mailan, Jokin Alberdi gipuzkoarra izan zen garaile, bigarren Simon Parribeau eta Iñigo Altuna hirugarren postuan izan zen. Asteburu honetan aldiz, Bazpiko gazteak Ispasterren lehiatu dira, Euskadiko txapelketako azken proban.