Euskal Herriko Mus txapelketako herriko saioa jokatuko da urtarrilak 31ean, 22:30etatik aurrera, Xirimiri elkartean. Bikote irabazleek otsailaren 15, 16 eta 17an jokatuko diren herrialdeko sailkapen saiorako txartela eskuratuko dute.
Baina sailkapenaz gain, Lasarte-Oriako bikote irabazleak Goiegi jatetxean 2 lagunentzako menu berezia izango du sari gisa, bigarren sailkatuak txuletak eta ardo botila eta hirugarrenak oilaskoak.
Herrialdekoa gaindituz gero, Heletan martxoaren 8an jokatuko den finalean izango dira bikoteak. Bertan txapela, 3.000 eurotako saria eta Karibera bidaia egongo dira jokoan. Izena ematea egunean bertan egingo da 22:00etatik 22:20era. Parte hartzen duen bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Txapelketako araudia www.euskalherrikomustxapelketa.org orrialdean eskuratu daiteke. Antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte honetan parte hartzera.