Judoken esperientzia ederra Tortosan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urt. 27a, 11:07

Aurreko bi asteburuetan LOKEko judokak Tortosan izan dira Espainiako kopako saioetan lehian. Urtarrilaren 11 eta 12an, Ander Garrido eta Yeray Mendibe infantilak izan ziren bertan eta hurrengoan, 18-19, Mario Garrido juniorra. Ez zuten dominarik ekarri, baina Mariok brontzea borrokatu zuen.

Mario Garridok lehiaketa oso ona egin zuela aipatu digu Gorka Aristegi entrenatzaileak. Lehen borroka katalan baten aurka irabazi zuen, bigarren borrokan valentziar batek kaleratu zuen. 

Bigarren aukeran ederki ibili zen eta bi borroka irabazi ostean, hirugarren postua eskuratzeko buruz-burukoan Gaztela-Mantxako gazte ba izan zuen aurrez aurre. Baina ezin izan zuen garaitu. 

Esperientzia hartzen
Infantilei dagokionez, Gorka Aristegi LOKEko entrenatzaileak aipatu digunez, “gure judokak 1. urteko infantilak dira eta lehiaketa gogor batean ederki gozatu zuten. Bientzako oso esperientzia ona izan da”.
Ander Garridok bi borroka izan zituen. Lehengoan Extremadurako gazte bat garaitu zuen, bigarrenean berriz, katalan baten aurka galdu zuen. Ezin zen bigarren aukeran sartu. Yeray Mendibek, aldiz, hiru norgehiagoka izan zituen eta bigarren aukera borrokatu zuen. Valentziar bat irabazi eta gero, asturiar baten aurka galdu zuen. Bigarren aukeran, valentziar batek kaleratu zuen.