EPA-HHI-ko matrikula garaia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 27a

Lasarte-Oriako EPA-HHI-k Graduatua edo Goi mailako sarbide probarako matrikula egiteko epea ireki du gaur. Graduatua ateratzeko ikasketak egin nahi dutenek edo Lanbide Heziketako Goi Mailako sarbide probak prestatu nahi dituztenek gaurtik aurrera egin beharko dute izena ematea. EPA-HHI-ko arduradunek adierazi dutenez, herritarrak  zentroan eskaintzen diren beste ikasgaietan ere matrikula daitezke.
Interesa duten herritarrek www.epalasarte.es web orrialdean ikasgai eta izena emateari buruzko zehaztasun gehiago aurkituko dute.