Ohiturak berritzeko asmoz, otsailaren 4ean, Santa Eskean aterako dira hainbat talde Lasarte-Orian. Horietako bat Erketz eta Erketz-eko lagunen taldea izango da. Hauek Zumaburu ikastetxetik aterako dira arratsaldeko 18:30ean eta herriko, zein inguruko baserrietan eskea egingo dute.Hau prestatzeko otsailaren 3an, astelehena, entsegua egingo du taldeak 20:00etan Zumaburu ikastetxeko lokalean.