59 urte dira, estatu, nazioarteko eta lurraldeko atletak gertutik ikusi ahal ditugunak. Lehia handiak ikusi dira bertan eta aurten ere ikuskizun ederra izango dela iragartzen da.
Gizonezkoen mailan, bi keniatar eta bi eritrearren arteko lehia izango da. Kros lasterketetan punta-puntan dabilen Japhet Korir, 2010. urtean munduko txapeldun izan zen Joseph Ebuya, Samuel Tsegai eta Goitom Kifle izango dira garaipena eskuratzeko borrokatuko direnak.
Baina ez dira bakarrak izango, Ivan Fernandez arabarrak ere garaipena bilatuko du. Azken bi urteetan podiumean sartzeko zorian egon da eta aurten denboraldi ederra egiten ari da.
Emakumeen atalean, Milcah Chemos keniatarra, Nancy Cheptegei ugandarra, Marta Tigabea etiopiarra edo El Mehdi marokoarra dira faboritoak. Diana Martin, Alesandra Aguilar edo Ainhoa Murua ere izango dira irteeran.
Lasartearrak
Jubenil mailako lasterketek emango diote hasiera 10:30ean kros jaialdiari.
Infantil, benjamin eta kadete mailako gaztetxoek ere Hipodromoko ibilbidean haien trebezia erakusteko aukera izango dute. Bertan izango dira Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako haurrak.
Emakumeen lasterketa nagusia, 12:30ean, izango da eta gizonena berriz, 13:05ak aldera.
Maila nagusiekin batera beterano mailako lehiaketak ere izango dira jokoan.
Bestelako ekintzak
Baina lasterketaz gain, beste ahainbat ekintza ere antolatzen dira krosaren inguruan.
Hipodromoko aparkalekuan, esate baterako, ibilgailu klasiko ikusgarrien IV. edizioa izango da ikusgai.
Eta urtero legez, euskal kanping klubak Donostiatik Hipodromora txangoa antolatu du.