Taldeka liburua osatzen duten ipuin desberdinak landu eta denok batera, haien iritziak emateko aukera ere izan zuten. “Nahiz eta liburua irakurtzeko denbora askorik ez izan, aztertu eta gero berriro irakurtzeko gogoa ematen du,” aipatu digu kide batek.
Irakurle-txokoaren arduradunek jakitera eman digutenez, hurrengo bi saioetan liburuen idazleak izango dira Villa Mirentxun taldearekin solasean aritzeko. Otsailaren 18an, Irati Jimenezekin batera “Nora ez dakizun hori” landuko da eta martxoaren 18an, berriz, “Katu jendea” Eider Rodriguezen laguntzaz.