Familia hauek urrian eman zuten izena proiektuan eta konpostagailuen erabilera ulertu eta ikasteko ordubeteko prestakuntza-saioa izan zuten Artelatz kooperatibako kideen eskutik. Azaroan konposta bere kabuz egiten hasi ziren familiak.
Prozesu erraza
Nerea Sanchezek proiektuaren aurkezpenean azaldu legez, erabilera erraza dute konpostaje guneek, “familiek etxean sortutako hondakin organikoa kospostagailuan bota eta prozesu naturalaren bidez, konposta bihurtuko da”.
Prozesuaren jarraipena ere Artelatz kooperatibaren bitartez egiten du Udalak. Udaleko ordezkariek adierazi dutenez, “oso ondo doan proiektu bat da eta gainera oso pedagokikoa”.
Konpostaje gune gehiago
Era berean, Nerea Sanchezek aurkezpenean azaldu modura, esperientzia honen emaitzen arabera, herriko beste puntu batzuetan konpostaje gune gehiago jartzeko aukera egon daiteke.
Udaleko ordezkariek aipatu digutenez, Udal Gobernuak aurrekontuetan beste bi gune gehiago proposatuko ditu.