Amaraun klubaren barruan, ikasturte honetan ipuin-kontalari saio bereziak antolatu dituzte. Hauetan haurrek ipuina entzuteaz gain, sentimenduak lantzen dituzte. Azaroan izan zen lehen saioan haserrea landu zuten. Orain, urtarrilaren 30ean, bigarren ipuin-kontaketa izango da eta honetan maitasuna izango da landuko dena.
3-4 urteko haurrei, 2010 eta 2009 urteetan jaiotakoei hain zuzen ere zuzendutako saioa izango da, 18:00etatik 19:00ak bitarte, Amaraun ludotekan egingo dena.
Honetan, erbi handia eta erbi txikiaren istorioa ezagutuko dute “Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan” liburuari esker. Baina istorioaz gain, asmakizunak, errepikapenak, begiradak… baliabide izango dira haurrek maitasunaren sentimendua barneratzeko.