Irakurle-txokoa Euskaltegiko aretoan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 20a

Irakurle-txokoaren hurrengo saioa asteartean, urtarrilak 21, 18:30etik aurrera, izango da kokaleku berrian, Udal Euskaltegiko hitzaldi aretoan. Hurbiltzen diren lagunek Alice Munro Nobel saridunaren “Zorion handiegia” aztertuko dute.

Era berean, ekainera arteko saioetan landuko diren liburuen tituluak aurreratu dituzte irakurtzen joateko. Otsailak 18, Irati Jimenezen “Nora ez dakizun hori” landuko da, martxoaren 18an Eider Rodriguezen “Katu jendea”, apirilaren 15ean Mari Luz Estebanen “Amaren heriotzak libreago egin ninduen”, maiatzaren 20an, Virginia Wolfen “Gela bat norberarena“ eta ekainean Uxue Alberdi-ren “Euli-giro”.