Janari manipulatzaile ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 20a

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileen arrisku handikoa, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena. Ikastaroa urtarrillaren 28an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan.

Ordutegia 09:30etik 13:30era bitartekoa izango da. Prezioari dagokionez, 45 euro pertsonako eta prezio berezia dago langabetuentzat 35euro. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu OMIC 943361605 edo Elkolab, S.COOP. 943533303 telefonora.