Mikel Landa Gipuzkoako trinkete txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urt. 19a, 14:41

Irurako Ametsa trinketean jokatu zituzten larunbat arratsaldean Gipuzkoako trinkete txapelketako finalak. Jubenil mailan, Aritz Solano (Intza K.E.) txapeldunorde izan zen Mikel Imaz pilotari urnietarraren aurka 35-32 galdu ostean. Mikel Landa herritarrak ordea, senior mailako txapela jantzi zuen.

Partida oso gogorra izan zen jubenil mailakoa, agonia handikoa zenbait unetan. Ezin zaio bainarik jarri Solanoren neurketari, irabazten hasi arren, Imaz aurkaria aurretik joan zen uneoro. Partzialak herritarraren aurkakoak izan arren (25-17 / 30 -22), ez zuen amore eman, lanean jarraitu eta emozioa izan zuen partidaren azken txanpak. Aurretik ere jarri zen 31 eta 32, baina Imazek jantzi zuen txapela.

Senior mailan berriz, bai. Mikel Landa herritarrak jantzi zuen txapela. Intzako pilotaria izan arren, Usurbilgo klubean jokatzen du utzita. Landak uneoro hankapean ibili zuen aurkaria azken emaitzak argi erakusten duen bezala; 40-18.