Erasoko joko handirik eduki ez arren, irabazteko gogoekin zelairatu ziren bilbotarrak, herriko morroskoak ez bezala.
Darorren jardunaldian Hernani talde lehiakorraren aurka jokatu beharko dute eta beste jarrera batekin ekin beharko diote partida horri irabazi nahi badute bederen.
16 urtez azpiko taldea izan zen asteburuko poz iturri nagusia. Astirekin batera jokatu zuten Ejearen aurka eta Beltzak taldeak duen kalitatea eta joko ona nagusitu ziren denboraldiko lehen garaipena zakuratzeko. 43-10 irabazi zuten, aurreko lerroetan bezala atzean ere sendo agertuz.
Jardunaldia amaitzeko, 12 urtez azpiko alebinek torneo triangularra jokatu zuten Ejea eta Zarauzko taldeekin batera. Plakaje eta entsegu sorta polita ikusteko parada izan zen, eta nola ez, norgehiagoka bukatzean ohitura onak galdu behar ez direnez, "hirugarren denbora" aprobetxatuta saltxitxa bokata ederrak jan zituzten indarrak berreskuratzeko.
Datorren astean eskolen topaketa egingo dute Michelinen, hilaren 25ean.