Hobari eta salbuespenak eskatzeko epea da

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urt. 17a, 11:30

Ordenantza fiskal hauetan planteatutako hobarien onuradun izateko eskaera egiteko epea astelehenean ireki zen eta eskaera ezaugarri guztiak betetzen dituztenak Villa Mirentxura gerturatu beharko dira goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean. Aurten, udal zerbitzuen eremuan tasen salbuespen eta hobariei dagokienez aldaketa handiak dituzte ordenantza fiskalek. Bertan, egoera ekonomiko kaxkarrean dauden bizikidetza unitateek (bikote, familia,…) progresibitatean oinarritutako beherapen aukerak izango dituzte eta modu horretan ezarritako tasa baino murritzago bat ordainduko dute.
Horretarako, orain arte oso murriztaileak ziren diru-sarreren mugak leundu egingo dira, neurri hauek aprobetxatzeko aukera pertsona kopuru handiagoak izan dezan udalak adierazi moduan. Adibidez, RGIaren jasotzaileak (370 inguru) eta beraien familiek %100en salbuetsiak egongo dira tasa guztien ordainketan. 

Eta egoera hobean aurkitu eta beharrean dauden beste pertsona batzuek ere beraien diru-sarreren arabera gutxiago ordaintzeko aukera izango dute %75, %50 eta %25ean erregela berria modu progresibo batean aplikatuta. Udalak orain artean erabiltzen zuen IPRREM erreferentzia taula baztertu eta horren ordez AES eta RGI laguntza ekonomikoak emateko erabili ohi diren Eusko Autonomi erkidegoko taulak izango dira oinarria aurreran-tzean.