Ederki astindu dituzte danborrak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 17a

Astelehenean San Sebastian eguna da. Baina Lasarte-Oriako ikastetxeetan haur, gazte eta irakasleek gaur ospatu dute Donostiako egun handia.

zSan Sebastian martxa, Tatiago, Polka, Iriyarena... Lasarte-Orian doinu hauek entzun ahal izan dira gaur gure herriko kaleetatik.Izan ere, Lasarte-Oriako ikastetxeek haien omenaldi txikia egin diote San Sebastiani. 

Raimundo Sarriegiren doinu famatuez gain, Errealaren ereserkia eta Lasarte-Oriako ereserkia ere entzun ahal izan dira ikastetxeetan.

Landaberri ikastola

Eguraldia lagun Landaberri-Garaikoetxea ikastolako txikienek jolastokian eskaini dute emanaldia.Sukaldari txapela buruan eta mantala soinean, jolaslekura atera dira 

Lehenengo doinuan urduritasuna nabari bazen ere, gustua hartu eta erritmoa ederki jarraitu dute, irakasle, zein zortzi zuzendari txikiren zuzendaritzapean.

Landaberriko LH3-6ko gaztetxoek, berriz, desfilearekin hasi duten haien jaialdia. Batzuk sukaldari, beraiek prestatutako txano dotoreekin eta besteak plastikozko poltsez egindako danbor-jole jantziak erakutsi dituzte. Banderadunak ere izan dira, hauek Landaberri ikastolako bandera, Donostiako bandera eta ikurrina zeramatzaten.

Anfiteatroa lepo bete da haur eta gurasoekin eta guztiek Sarriegiren doinuez gozatu dute.

Zumaburu-Sasoeta

Sasoeta-Zumaburu ikastetxean ere ederki ospatu dute San Sebastian eguna.

Zumaburuko txikienek Isla plazan erakutsi dute danborrarekin duten trebetasuna. 

Irakasleen laguntzaz eta gurasoen begiradapean ikastetxe eta plaza arteko ibilbidea egin dute guztiak dotore jantzita, batzuk sukaldariz, besteak urketariz.

Irakasle eta hiru zuzendari txikiren laguntzaz, txikiek ederki astindu dituzte danborrak.

Sasoetako eraikineko jolaslekuan ere, haur eta gaztetxoek ederki gozatu dute danborradarekin. 

Danbor-jole eta sukaldariz jantzitako gazte, zein Guraso elkarteko kideek doinuak ederki jo dituzte.

Tatiago doinuan haurrek kupelaren hotsarena egin dute danborraren aldeetan makilekin jotzen eta guraso elkarteko kideak esate batereako, dantzan ikusi ahal izan ditugu hainbat doinutan.

Emanaldien argazki galeria eta bideo galeria.