Urtero bezala San Sebastian eguna ospatzeko herriko ikastetxeek danborradak egingo dituzte. Astelehenean da eguna baina Lasarte-Orian ostiral arratsaldean ospatuko dute herriko eskoletako haur eta gaztetxoek. Ohi bezala dotore jantziko dira danborra gogoz astintzeko. Sasoetako ikasleek eguraldi ona egitekotan patioan eskainiko dute emanaldia 16:00etan, eguraldi txarra balitz gimnasioan egingo dute. Zumaburuko txikiak plazara irtengo dira eguraldiak uzten badu 15:30ak aldera, bestela iaz bezala, eskolan bertan egingo dute. Landaberri-Garaikoetxeako ikasleek 16:00etan egingo dute danborrada eta ordu berean izango da Landaberriko eraikinean daudenen emanaldia.