Busto hirugarren Euskadiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 13a

Euskadiko proba konbinatuetako txapelketa burutu zen urtarrilak 3 eta 4an Donostian. Honetan LOKEko Eneritz Busto gazteak bron-tzezko domina eskuratu zuen jubenil mailako Pentathlon proban.

Eneritz erregularra izan zen. Lau probetan lehen hiru postuetan egon zen. Lasarte-Oriako gazteak altuera eta pisu probak irabazi zituen, bigarren izan zen 800 m. lasterketan eta hirugarren, 60m. herri-lasterketan. Luzera jauzi proban, aldiz, bosgarren postuan amaitu zuen. Oskar Goikoetxea entrena-tzaileak aipatu duenez, “bere lehen urtea da mailan eta ederki lehiatu zen. Gainera, altuera eta hesi-lasterketa probetan egindako markei esker, Valentzian egingo den Espainiako txapelketan izango da”.

Marka gutxienekoak
Baina ez da gutxieneko marka lortu duen atleta bakarra izan. Proba konbinatu hauetatik kanpo 200 m. lasterketako proba libreak egin ziren hauetan LOKEko Itoitz Rodriguezek eta Maria Eugik ere Espainiako txapelketarako gutxieneko marka lortu zuten. “Itoitzek azken urteetako markarik hoberenetarikoa egin zuen,” aipatu du entrenatzaileak. Horren erakusle Espainiako ranking-ean lehen postuan dagoela da. Eta markak hobetzen jarraitzen espero dutela aitortu du LOKEko entrenatzaileak. Izan ere, taldeko junior,  jubenil eta kadeteak asteburu honetan Gipuzkoako txapelketan izan baitira lehian.