Buruntzazpi txirrindularitzako lagunek lanean jarraitzen dute eta ez dute lehiaketetan hutsik egiten. Ziklokrosari dagokionez, urtarrilaren 5ean, Ormaiztegiko sarian Iñigo Altuna kadeteak helmuga puntuan 4. postua eskuratu zuen. Eta egin duen denbora ona dela eta, asteburu honetan Euskadiko selekzioarekin lehiatu da Espainiako txapelketan.Pista txapelketan, berriz, Harkaitz Murillo kadete mailako 5. postuan dago eta abenduaren 15ean burutu zen Gipuzkoako Klubeko txapelketako lehen jardunaldian Bazpiko junior taldea bosgarren geratu zen.