Hiru mozio Ohiko batzarrean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 13a

Lasarte-Oriako Udalak asteartean, urtarrilaren 14ean Ohiko Udalbatzarra egingo du. Honetan Urnieta eta Irungi ITV-etako enpresa batzordeak aurkeztutako mozioa aztertuko da eta Bilduk aurkeztutako bi. Batetik “emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsa” eskaera jorratuko da eta bestetik lehengo asteazkeneko operazioa dela eta, Euskal Preso Politikoen Kolektiboarentzat bitartekari lanak egiten dituzten hainbat pertsonen atxiloketa ere izango da mintzagai. Azkenik, galdera eta erreguen txanda izango dute alderdiek, baita Batzarrera hurbiltzen diren herritarrek ere.