Urteurrena ospatzeko asmotan iraurleen artean banatzeko hainbat sari genituela eta zozketa proposatu genizuen. Argazkia bidali dutenen artean egin da eta orrialde honetan argitaratuak dauden irudiak izan dira sarituak. Euren esku geratzen da ordea, opariaren aukeraketa, Urtz taldearen “Astiro“ diskoa, Kaotikoren “E.H. Calling“ eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Bizipoza“ daude batetik.
Antzerkirako sarrerak
Bestalde udaleko kultura sailak bere aletxoa jarri nahi izan zuen Txintxarri-ren urteurrenarekin eta Manuel Lekuonan izango diren puntako haur zein helduen antzerkietarako bi sarrera eman dizkigu.
Horrela, “Kibubu“, “Bueltaka“ eta “Zazpi aldiz elur“ atzezlanetarako sarrerak ditugu argazki hauen egileen artean banatzeko. Lerro hauen bitartez eskerrak eman parte hartu duzuen guztioi eta aurrerantzean egiten diren zozketetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.